XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aurrerakuntza geldo baina progresiboa

Ospitaleak jasandako zailtasun garai honek, ordea, ez zuen, inolaz ere, bertako lanaren geldiune ezta gutxitzerik ekarri.

Hobekuntzak, astiro joan arren, etengabe egin ziren.

Sortutako egoera berriaren ondorioz, 1949. urtean jadanik, Burgosko Diputaziotik lehendabiziko gaixoak heldu ziren, hirurogeiko kopurura iritsi arte.

50 urteetako hamarkadan ekimen nabarmenak egin ziren.

Besteak beste, gaixoentzako soinudun zinea martxan jartzea edo zentralita telefonikoa zabaltzea 1960 urtea heldu zenerako.

Telefono zentralita honek Arrasatekin larrialdietarako linea zuzena ahalbideratu zuen.

1960 eta 1970 urteen arteko hamarkadan, administraziorako bulegoak eta Camacho pabilioiko tailerrak eraiki zituzten.

Tailerrotan produkzioa indartu egin zen, batez ere, abarketa eta otarrei zegokienez.

Beranduago, tailerrak Ospitaleko gune desberdinetan egon izan dira.

Hobekuntzek aurrera egin zuten eta, baita garai honetan ere, inprenta sortu zen.

Bertan Salud y Alegría aldizkaria inprimitzen hasi ziren.

1965ean Ospitaleko erabileretarako igerilekua zabaldu zuten eta urte bi beranduago bi lan garrantzitsu burutu zituzten Eritetxean.